XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina ene pirata Hiriko portuan geratu zen.

Puntu goibel bat besterik ez portuko jende artean, gero eta ttikiago, gero eta ttikiago bilakatzen zena...

Beste batzuetan, ostera, kontu egiten nuen ozeanoa hegazkinez zeharkatzen zuten abiadore batekin etorriko zinela, nola edo hala moldatuko zinela haietakoren batekin aireratzeko eta gero portuan ene zain egoteko.

Baina bidaia arriskutsu horretan abiadore asko hiltzen direnez, beldur apur bat ematen zidan.

Orain etxean nago.

Badakizu.

Eskolan aski ongi pasatzen dut, eta baita lagunekin jostatzen ere; baina gauez, ohera joaten naizenean, goibeldu egiten naiz zeharo...

Noiz ikusiko ote dugu berriro elkar?

Maite zaitut Joseba, eta lehenbailehen espero dut, irrikatzen dut zuk idatzitako gutuna.